Asteburu honetan bi film emango dituzte Aita Mari aretoan. El bus de la vida ostiraletik astelehenera bitartean, eta Pico de Oro y sus amigos igande arratsaldean.
Ibon Comenzana zinemagile bilbotarraren lana da El bus de la vida eta Madrildik (Espainia) Euskal Herrira etortzen den musikako irakasle baten bizitza kontatzen du. Klasea eman behar duen lehen egunean konortea galduko du eta ospitalean minbizia duela esaten diote. Tratamentua jasotzeko, Bizitzaren busa izeneko autobus zahar batean egingo ditu joan-etorriak.
Filmak Dani Rovida, Susana Abaitua eta Elena Irureta aktore zumaiarra ditu protagonista. Filma ostiraletik astelehenera bitartean emango da Zumaiako zinema aretoan, 19:30ean.
Igandean, berriz, 17:00etan hasita, Pico de Oro y sus amigos animaziozko film txinatarra emango dute Aita Marin. Hemen ikus daiteke trailerra: