Zirko-saioa plaza erdian

Juan Luis Romatet

Suarekin jolasean ere aritu zen artista atzo arratsaldean plazan. (Juan Luis Romatet)

Herriz herri ibiltzen dira artista batzuk, izan musikariak izan pailazoak, txanpon baten truke beraien artea erakusten.

Zirko batean ohikoagoa den saioa jarraitzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean Beheko plazaren inguruan zebiltzan haurrek. Herriz herri, festaz festa, plazaz plaza aritzen diren artista horietako batek herriko kultur egitarautik kanpoko erakustaldia eskaini zuen plazan, eta haren bueltan egon ziren eserita, adi-adi, makina bat haur. "Umeak geldi-geldi edukitzea hainbeste denboran, badu meritua!", zioen Hogarreko erabiltzaile batek. 

Behin txapela pasatu ondoren, bazirudien amaitutzat emango zuela saioa, baina geratzen ziren herritarren aurrean trukoak erakusten jarraitu zuen artistak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide