Zumaiako 40. Musika Jaialdiaren barruan, Sapere Aude Sinfoniettak kontzertua eskainiko du abuztuaren 2an, Zumaiena Ikastetxeko aretoan. 20:00etan izango da emanaldia eta Minbiziaren aurka lan egiten duen elkartearen aldekoa izango da. Bertan, Pucciniren eta Holsten lanak joko ditu musika taldeak.
Aurretik, bihar bertan, astelehenean, orkestrak emanaldi horretan joko duen programaren inguruko solasaldi bat eskainiko du Eli Arabaolaza ikerlariak Valentin Manterolak Mari kalean duen etxe-estudioan. Saioa 19:30ean hasiko da.