Flysch Traila prestatzeko laugarren entrenamendu saioa egingo dute igandean

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 18a, 08:00

Ekainean hasi zituzten entrenamendu saioak. (Utzitakoa)

Lasterketa laburra egingo dutenak Elorriagara joango dira, eta luzekoak Mendata puntara. 

Azken urteotan egin bezala, Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa prestatzeko emakumeei zuzendutako entrenamendu saioak antolatu ditu Indamendi bazkunak. Ekainean hasi zituzten prestaketak, eta datorren igandean, hilaren 21ean laugarren saioa izango dute.

Urriaren 6an egingo den Trailean lasterketa laburra korrituko dutenak Elorriagara joango dira zapatuko entrenamendu saioan. 9 kilometroko bidea egingo dute, 230 metro desnibelarekin, eta 100 minutuan egiteko modukoa dela uste dute antolatzaileek. Trail luzea egingo dutenak, aldiz, Mendata puntara joango dira. 21 kilometroko bidea izango dute aurrean, 800 metroko desnibelarekin, eta 150 minutuan egitea aurreikusten dute.

Taldeak goizeko 8:00etan abiatuko dira Lubaki kiroldegitik. Berez, emakumeei zuzendutako saioak badira ere, gizonek parte hartu ahal izango dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide