Euskal Herriko mugetatik kanpo aterako dira eskualdeko traineruak ETE eta KAE1 ligetako estropadak jokatzera. Kantabriako Pedreña herriak hartuko ditu bi ligetako estropadak. Izan ere, Marina de Cudeyo bandera izango dira jokoan. Gizonen kasuan, XIX. edizioa jokatuko dute; emakumeek, berriz, hirugarrena. 15:30etik aurrera jokatuko dituzte arraunketa saioak.
Pasa den asteburuan Sestaon denboraldiko bosgarren bandera eskuratu zuen Zumaiak emakumeetan, eta bide beretik jarraituta seigarrena lortzea izango dute helburu. Gizonek, berriz, behartutako "atsedenaldia" izan zuten pasa den asteburuan, eta lehiara gogotsu itzuliko dira. Azken estropada saioetan lan ona egin zuten Zumaiako arraunlariek: hirugarren izan ziren Camargon (Kantabria) eta laugarren Portugaleten (Bizkaia).