Eduki babestua

Alberdi burdindegia: zure ideientzako tresnak

Erredakzioa

Alberdi burdindegi berria zabaldu du Zumaiako Victoriano Arrate kalean, eta erreminta eta etxerako tresneria aukera zabala du.

Burdindegi berri batek zabaldu ditu ateak Zumaian. Alberdi burdindegia Victoriano Arrate kalean ireki dute, eta bertan, erreminta aukera zabala aurkitzeaz gain, etxerako eta sukalderako tresneria ere izango dute bezeroek. "Zatoz gu ezagutzera. Ekarri ideiak eta guk horiek gauzatzeko tresnak jarriko ditugu", azaldu du dendaren arduradun den Acis Alberdik. Gainera, giltzen kopiak ere atera ahalko dira Alberdi burdindegian.

                                           

                                          

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide