21 traineruk hartuko dute parte bihar arratsaldez jokatuko den Zumaiako XI. Beteranoen estropadan. Errioan arituko dira lehian ZIPR liga lehiatzen ari diren ontziak, baita estropada honetarako gonbidatu dituzten traineruak.
Kirol jarduera honek eragina izango du Itsas Kiroldegi inguruko aparkalekuetan. Hala, udalak iragarri duenez, traineru horiek guztiek itsas kiroldegiaren inguruko bi eremu okupatuko dituzte: itsas kiroldegi pareko aparkalekua, eta, Gernika parkeko bidegorriaren zati bat —Turismo Bulegoaren parera artekoa—.
Horregatik, bi espazio horiek ez dira erabilgarri egongo 14:30etik 20:00ak bitartean. Aparkalekua itxita egongo da denbora tarde horretan eta, bidegorriko erabiltzaileen kasuan, bizikletan doazenek oinezkoen bidea erabili beharko dute. Azken hauek eskatzen diete bidea bizikleta eskuan dutela egitea, edota, bizikleta gainean badoaz, poliki eta kontuz joatea.