Martxan da udako Braderie azoka

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 19a, 16:30

Herriko 25 saltokik salgaiak kalera atera dituzte. Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatutako azokak arratsaldez eta bihar izango du jarraipena.

Goizean eman diote hasiera Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatutako Braderie azokari. Eguraldia lagun, jendea aritu da azoka honetan parte hartu duten 25 saltokiek kalera ateratako salgaiak arakatzen. Batzuk espresuki inguratu dira; beste batzuk hondartzara bidean egin dute topo kaleko azoka honekin.

Eguerdiko etenaldiaren ondoren, arratsaldean jarraituko dute azokarekin, saltoki bakoitzaren ordutegiaren arabera. Bihar, berriz, ordutegi jarraia izango du, 10:00etatik 20:00etara bitartean. 

Ekitaldien agenda

Gaur, ostirala
  • 17:00 puzgarriak (Beheko Plazan).
  • 17:30 Ipuin kontalaria (Erribera kalean).
Bihar, larunbata
  • 11:00 Umeentzako Talo tailerra.
  • 12:00 Trikitilariak.
  • 12:00 Kale antzerkia, Zumaia Tour.
  • 18:30 Zumba ibiltaria.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide