"Bota ura! Bota ura! Eh! Eh!"

Juan Luis Romatet

Beroaren aurrean zer hobeto ur fresko pixka bat baino. Hori badakite udalekuetako haurrek ere, eta hala ibili dira Victoriano Arrate etorbideko bizilagunei ura botatzeko eskatzen. 

Bero egiten du gaur. Asko eta asko hondartzara joango ziren bainua hartzera. Udaleku irekietan dabiltzan haurrak berriz, ur baldekadak botatzeko eskatzen aritu dira Victoriano Arrate etorbideko bizilagunei. Etengabea izan da beraien kantua; atsedenik hartu gabe egon dira oihukatzen "bota ura! Bota ura! Eh! Eh!" famatua. Leiho edo balkoi batetik botatzen zietenean, beste batera joaten ziren, kantu bizian, beraien gogoa bete arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide