Giro onean eta berrikuntzak tarteko ospatu da aurtengo Surfesta

Andrea Zipitria

Behar bereziak dituztenentzako ikastaroak eman zituzten atzo lehen aldiz, Surfestan. Ziske Zumaiako surf klubak antolatu zuen hitzordua, atzo arratsaldean, Itzurun hondartzan, eta festak Amaia plazan eduki zuen jarraipena.

Surfestak giro ezin hobea sortu zuen atzo, Itzurun hondartzan eta Amaia plazan. Berrikuntza gisa, aurtengo festak behar bereziak dituztenentzako ikastaroak jaso ditu, betikoez gain. Iluntzean, hondartzatik Amaia plazara lekualdatu zen festa. Bertan, Saizar eta Maitx DJ-en eskutik musika izan zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide