Gaur Pedreñan (Kantabria) jokatu dira ETE eta KAE 1 ligako estropadak. KAE 1 ligan, Marina de Cudeyo XIX. Bandera izan da jokoan, eta ETE ligan, berriz, Marina de Cudeyo III. Bandera izan da jokoan.
ETE ligako zortzigarren jardunaldia jokatu dute lehenbizi. Zumaia-Deltecok laugarren egin du. San Juanekin ibili da lehian, baina, ez dute nahikoa eduki eta aurre hartu die San Juanek. Laugarren postuan konformatu behar izan du 11:35:01 denborarekin, eta atzetik sailkatu dira Kaiku, Deusto, Hernani eta Ondarroa, hurrenez hurren.
Ligako sailkapen nagusian, behin zortzi jardunaldi jokatuta, puntu bakarrera jarri da Astillero zumaiarrengandik: 58 puntu ditu Zumaiak eta 59 Astillerok. Hirugarren da Zarautz 37rekin.
KAE ligako seigarren jardunaldia jokatu dute jarraian. Zumaia-Deltecok estropada ona egin du eta bigarren sailkatu da, 20:54:16 denborarekin. Eskualdeko ontziak atzean utzi ditu Zumaiak; Zarautz seigarren izan da gaur, eta Orio B hamabigarren. Bandera, berriz, San Juanek irabazi du.
Hala, sailkapen orokorrean hirugarren izaten jarraitzen du Zumaiak. 54 puntu ditu etxeko ontziak, bigarren da Arkote, eta lider jarraitzen du San Juanek, 72 puntu aterata.