ZIPR traineru beteranoen liga amaitzear dela lortu dute Zumaiako Beteranoek denboraldiko lehen banderan. Non eta etxean, gainera. Larunbat arratsaldean jokatu zuten Zumaiako XI. Beteranoen estropada, errioan, erlojuaren aurka, eta etxeko ontziak egin zuen denbora onena. Hala, denboraldian jaun eta jabe izan den Badok 13 oriotarrei irabazi zieten zumaiarrek. Bigarren izan zen Badok 13, Fortuna hirugarren eta Getxo laugarren.
Traineru gonbidatuen edo kluben B ontzien estropadan, Zumaia B bigarren izan zen Badok 13 oriotarren atzetik.
Estropada hau jokatu ondoren, eta liga amaitzeko estropada bat falta dela, Zumaiak bigarren jarraitzen du 125 punturekin. Hirugarren postuan da Getxo 117 punturekin. Beraz, Getxon jokatuko den estropadaren faltan, zortzi puntuko aldea dauka Zumaiako bizkaitarrekiko.