Hirugarren izan da Julen Mateos Valladoliden jokatutako moto lasterketan

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 22a, 09:30

Julen Mateos, Tordesillasen jokatutako lasterketan. (Utzitakoa)

Valladolideko Tordesillas hirian (Gaztela eta Leon, Espainia) jokatu da pasa berri den asteburuan Gaztela eta Leongo moto txapelketako hirugarren lasterketa. Julen Mateos zumaiarrak ezin izan zituen aurreko hitzorduetako emaitzak berretsi.

Gaztela eta Leongo moto txapelketako hirugarren lasterketa jokatu dute pasa den asteburuan Valladolideko Tordesillas hirian. Erlojupekoan ez zuen egunik onena izan moto gidari zumaiarrak, eta laugarren postuan sailkatu zen. Lehen txandan, nahiz eta laugarren postuan abiatu, bigarren amaitzea lortu zuen egindako irteera onari esker. 

Bigarren txandan ere laugarren postutik abiatu zen zumaiarra, eta lasterketako une batean hirugarren zihoan moto gidaria aurreratu bazuen ere, bigarren postuaren bila zihoanean zirkuitutik atera zen. Lasterketara azkar bueltatu zen, eta Tordesillaseko lasterketa hirugarren postuan amaitzea lortu zuen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide