Gernikako Grand Slamari hasiera eman zioten pasa den larunbatean. Jai Alai ligaren bukaerako txapelketa horrek ematen dituen puntuekin erabakiko dute nola geratuko den aurten puntisten rankinga.
Imanol Lopez atzelari zumaiarrak Johanekin osatu du bikotea hitzordu honetarako. Pasa den zapatuan izan zuten lehen partida eta Olharan eta Gorka izan zituzten aurkari Gernikako frontoiko kantxan. Biarritzeko eta Zumaiakoa nagusi izan ziren partidan, eta bi jokotan erabaki zuten lehia: 15-9 eta 15-13.
Datorren larunbatean saiatuko dira finalerdietarako txartela lotzen. Laduche eta Ibarluzea izango dituzte aurkari Gernikako txapelketako bigarren jardunaldian.