Hondarrezko eskultura tailerraren bi saio izango dira abuztuan

Maria Maya Manterola

Iazko tailerreko irudi bat.

Andoni Bastarrikak abuztuaren 6an eta 20an saio bana gidatuko du, Santiagon. 

Urtero bezala, Andoni Bastarrikak haurrei zuzenduriko hareazko eskultura tailerra gidatuko du aurtengoan ere Zumaian. Bi saio izango dira abuztuan: hilaren 6an bata, eta 20an bestea. Bietan ere, 11:00etatik 14:00ak bitarte, gerturatzen diren haurrei izurdeak, dortokak, marrazoak zein bestelako hareazko figurak egiten irakatsiko die Bastarrikak, harea, ura eta irudimen pixka bat erabilita. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide