Lan eguna eta Etxebizitza sindikatuaren asanblada izango dituzte aste honetan Etxape zentroan

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 23a, 08:19

Hitzaldi bateko parte hartzaileak Etxape zentro sozialistan.

Uztailerako antolatutako ekintzei amaiera emango diote Aita Mari auzunean dagoen zentro sozialistan.

Uztailerako zenbait ekintza antolatu dituzte Etxape zentro sozialistan. Hala, duela bi aste xake txapelketa azkarra izan zuten, eta pasatakoan zine forum emanaldia eta zentroa atontzeko lan eguna.

Aste honetan emango diote amaiera hilabete honetarako antolatutako jarduerei. Bihar arratsaldez, 17:30ean hasita, lan eguna izango dute Etxapera bertaratuko diren lagunek. Ostiralean, berriz, Etxebizitza sindikatuaren asanblada irekian parte hartzeko aukera izango dute gaian interesa dutenek. Jarduera 19:00etan hasiko da Aita Mair auzuneko zentroan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide