Zabaldu dute Santiagoko Portutxiki kantina

Juan Luis Romatet

Portutxiki kantina gaur arratsaldean. (Juan Luis Romatet)

Zabaltze ekitaldia bihar arratsaldean egingo badute ere, atzotik martxan da Santiago hondartzako taberna.

Hondartza denboraldia duela hilabete pasa zabaldu bazuten ere, aste honetara arte ezin izan dute Portutxiki kantina zabaldu Santiago hondartzan. Bihar 17:00etan egingo dute zabaltze ekitaldia, baina Santiago hondartzako erabiltzaileek atzotik dute kantinan zerbait hartzeko aukera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide