Gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, egingo dute uztaileko udalbatzarra. Ohikoan, osoko bilkurak ostegunetan egiten dira Zumaian, baina bihar jaieguna izanik, egun bat lehenago egitea erabaki dute.
Hau da eguneko gai ordena:
1.- AURREKO BILKURAKO AKTA ONARTZEA, BIDEZKO BADA: (197. zk. 2024.06.27).
2.- IRIZPENAK.
- 2.1.- UDALAREN UDAL AURREKONTUAREN 12. KREDITU ALDAKETA ONARTZEA, BIDEZKOA BADA.
- 2.2.- 2023KO KONTU OROKORRAREN BEHIN BETIKO ONARPENA, BIDEZKOA BADA.
- 2.3.- 2024RAKO ZUMAIAKO UDALEKO LANGILEEN ETA ORDEZKARI POLITIKOEN ORDAINSARIEN %2 IGOERAREN ONARPENA, EKAINAREN 26KO 4/2024 ERREGE LEGE DEKRETUAK ARAUTZEN DUENAREN ARABERA.
- 2.4.- A-117 PANTEOIAREN TITULARTASUNA EMATEAREN ONDORIOZKO ADMINISTRAZIO-EGINTZA BERRIKUSTEA ONARTZEA, BIDEZKO BADA.
- 2.5.- A-155 PANTEOIAREN TITULARTASUNA EMATEAREN ONDORIOZKO ADMINISTRAZIO-EGINTZA BERRIKUSTEA ONARTZEA, BIDEZKO BADA.
3.- UDALBATZAKO ORGANOEN KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA.
- 3.1.- UDALAREN 2024KO 15. ERREPARO ORRIA ETA HONEN ALKATE DEKRETUAREN BERRI EMATEA.
- 3.2.- UDAL AURREKONTUAREN 9., 10., ETA 11. KREDITU ALDAKETEN BERRI EMATEA.
- 3.3.- ALKATE EBAZPENEN BERRI EMATEA.
4.- ESKARI – GALDERAK.