'Padre no hay más que uno 4: Campanas de boda' filma emango dute Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet

Santiago Segurak zuzendu eta antzeztutako komedia ikusteko aukera izango da Zumaiako zinema aretoan bihartik aurrera.

Santiago Segurak sortutako sagaren beste kapitulu bat emango dute bihartik aurrera Aita Mari aretoan. Padre no hay más que uno 4: Campanas de boda filma ikusteko aukera izango ostegunean, ostiralean, larunbatean, igandean eta asteartean, 19:30etik aurrera. Sarrerak aurrez eros daitezke hemen. Segurarekin batera, Toni Acosta, Loles Leon edota Leo Harlem daude aktoreen artean.

Sinopsia

Zer eragin izango luke bere alaba zaharrenak 18 urte betetzen dituen egun berean senargaiak ezkontzeko proposamena egin eta berak berehala onartzen dituen gurasoengan?

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide