2024ko Teink Trofeoko parte hartzaileak Gipuzkoako uretan arituko dira gaur eta bihar. Batel tradizionalen estropada Castro Urdialesetik abiatu zen pasa den astelehenean, eta Donibane Lohizunen bukatuko da etzi, larunbatez.
Gaur Mutriku eta Orio arteko etapa egingo dute arraunlariek, trofeo honetako laugarrena. Aurreikuspenak betetzen badituzte, behintzat, goizeko 9:30ean atera dira Mutrikutik eta bazkalondoren helduko dira Oriora. Bertan igaroko dute gaua, bihar Donostiarantz abiatzeko. Aurten, aurreko aldi batzuetan ez bezala, estropadak ez du geldialdirik egingo Zumaian, eta herri aurretik igaroko dira.
Estropada honetan parte hartzen ari da Zumaiako Beteranoen ordezkaritza. Ipar haizea izeneko ontzian doaz Sebastian Leiza, Iker Goikoetxea eta Gotzon San Miguel.