Zumaiako 40. Musika Jaialdiko egitaraua

Erredakzioa 2024ko uzt. 25a, 11:38

Uztailaren 30ean hasi eta abuztuaren 11ra arte izango dira herrian Zumaiako 40. Musika Jaialdiko emanaldiak.

Zumaiako Musika Jaialdiak 40. aldia beteko du aurten, egitarau honekin:

Uztailak 30, asteartea
  • Zumaiako Musika Bandaren ZUMBig Band. 20:00etan, Odietan.
Uztailak 31, asteazkena
  • Jesus Guridi Klarinete Laukotea. 19:30ean, Mari kaleko plazatxoan.
  • Maria Zubimendi (akordeoia) eta Jokin Guridi (bideo artista). 21:30ean, Oxford aretoan.
Abuztuak 1, osteguna
  • San Pedro Abesbatzak 40 urte: Barrutik infinitura. 20:00etan, San Pedro Parrokian.
Abuztuak 2, ostirala
  • Sapere Aude Sinfonieta: Giacomo Puccini eta Gustav Holst. 20:00etan, Zumaiena aretoan.
Abuztuak 3, larunbata
  • Iker Gonzalez eta Mari Karmen Azpeitia. Organoa: haizearekin jolasten. 12:00etan, San Pedro Parrokian.
Abuztuak 4, igandea
  • Haizea eta hitzak: Lucia Gomez (mezzosopranoa) eta Gerardo Rifon (organoa). 20:00etan, San Pedro Parrokian.
Abuztuak 7, asteazkena
  • Irakurketa musikatua familientzat: The three ravens. Amaya Blanco Rad (biolonea), Arrate Zubigaray (klabea) eta Ana Camilo Cobos (ahotsa). 19:00etan, Ubillos jauregiko kaperan.
Abuztuak 8, osteguna
  • Dantza: Amaia Elizaran eta Liam Ó Maonlaí-ren Ihir; eta Ertzaren Otempodiz. 20:00etan, Odietan.
Abuztuak 10, larunbata
  • Opera proiekzioa: Giacomo Pucciniren Tosca. 19:00etan, Aita Mari aretoan.
Abuztuak 11, igandea
  • Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertua: Tres más tres. Pianoa lau eskutara: Mentxu Pierruguez eta Susana Garcia de Salazar. 20:00etan, San Pedro Parrokian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!