Olagarroa izango da protagonista beste behin ere udako azken ekitaldi jendetsuan. Irailaren 14an egingo da Zumaian Olagarro Eguna, eta beste behin ere zepalopodo horrekin prestatutako jakiak dastatzeko aukera izango dute herritarrek, zein egun horretan Zumaiara bertaratuko diren bisitariek.
Ekitaldi horiek antolatzeko eta egun horretan txosnetan zein herri bazkaria ematen lan egiteko deia egin die beste behin ere Zumaiako Udalak. Egin beharreko lanak hauek izango lirateke:
Txosnetako lana (txosna bakoitzean talde bat)
- Ostiralean, talde bakoitzetik 20 lagun (16 urtetik gorakoak) gutxienez olagarro erroak mozten eta brotxetak prestatzen arituko dira.
- Larunbatean, olagarro zopa prestatu beharko dute goizean banatzeko, eta arratsaldean txosnetan brotxetak banatuko dituzte. Taldeak azpiegitura muntatu beharko du. Edariak ere taldearen esku izango dira. Goizeko 9:00etan hasi eta 23.00ak aldera arteko lana izango da.
Herri bazkaria zerbitzatzen (talde batentzako lana)
- 600 laguni bazkaria emateko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezarri beharko dituzte, bazkaria atera, txartelak kendu eta karparako sarrerak zaindu. Ondorengo txukuntze eta jasotze lanak ere egin beharko dituzte.
Interesa duten elkarteek abuztuaren 25era arte dute izena emateko aukera, 943 14 33 96 telefonora deituta edo turismoa@zumaia.eus posta elektronikoko helbidera idatzita. Aurrerago egingo dute lan banaketaren zozketa.