Azpeitiko saninazioetatik bueltatzeko gaueko autobusak jarri ditu Lurraldebusek

Juan Luis Romatet 2024ko uztailaren 28a

Astearte, asteazken eta ostegun gauean izango dira autobus zerbitzu berezi hauek Azpeitiatik Zarautzera arte. 

Saninazio jaietan murgilduko dira Azpeitian asteartetik aurrera. Joan-etorrietan autoa ahalik eta gutxien erabili ahal izateko, gaueko autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu Lurraldebusek astearte, asteazken eta ostegun gauetan.

Autobusak Azpeitiko anbulatorio aurretik aterako dira. 0:30eko busa Zumaiaraino helduko da; 02:30eko eta 04:30eko busek, berriz, Zarautzera arte jarraituko dute behin bidaiariak Zumaian utzita. 

Asteartetik asteazkenera arteko gauan azken autobus bat ere izango da goizaldeko 6:30ean. Bus hau Zumaiaraino helduko da, ez du Zarautzera jarraituko.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide