Euskarabenturak geldialdia egin du gaur Zumaian

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 25a, 16:30

Euskarabenturako gazteak atsedena hartzen Amaiako plazan. (Feli Uria)

Kostaldea jarraituz, Getariatik heldu da Zumaiara, eta atsedenaldiaren ondoren, Debarako bidea hartu du taldeak. 

Euskal Herria punta batetik bestera oinez eta euskaraz zeharkatzen ari den Euskarabenturak geldialdi labur bat egin du gaur eguerdi partean Zumaian. Kostako bidea jarraituz, Santiagotik sartu da taldea Zumaian. Behin herrigunean, geldialdia egin dute Amaiako plazan, indarrak hartu eta Debarantz joan arte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide