Landarbaso abesbatzako kideek eman dituzte aurtengo Musi-K udaleku musikalak. Hilaren 15ean hasita, musika eta hezkuntza uztartu dituzten jarduera hauetan HH4 eta LH6 bitarteko haurrek hartu dute parte.
Udalekuak gaur bertan amaitu dituzte, eta zer hobeto ikasitakoa familiartekoen aurrean erakustea baino. Hala, emanaldia izan dute gaur eguerdiko 12:00etan Aita Mari aretoan. Ekitaldia hiru zatitan banatu dituzte: musika afrikarra, dantza eta ipuin kontaketa musikatua. Batzuk besteak baino urduriago, gustura aritu dira haurrak guraso eta familiartekoen aurrean kantuan eta dantzan.