Udaletxean jasotako harrera eta gero, Santiago hondartzara joan ziren atzokoan Oporrak Bakean programari esker uda Euskal Herrian igarotzen ari diren haurrak. Uretako hainbat kirol probatu zituzten bertan gazteek, eta arratsalde ederra igaro zuten harrera familiekin batera.
Guztira zortzi haur ari dira eskualdeko familiekin oporrak pasatzen; beste hemezortzi Larrabetzuko (Bizkaia) Bakeleku udalekuan dira aste hauetan. Denak ere Darahli elkarteak egindako kudeaketaren bidez etorri dira Euskal Herrira. Gaurkoan Zestoara joango dira haur sahararrak.
(Argazkiak: Darahli)