Ikusmina eragin du 'Eraitsi SL' antzezlanak Eusebio Gurrutxaga plazan

Mireia Galarza Bastida 2024ko uzt. 28a, 16:00

Konpainiak, antzezlanaren bitartez, espazio publikoari eta jolasari buruzko hausnarketa sortu nahi du.

Atzo arratsalde amaieran eskaini zuten Goitibera antzerki taldeko aktoreek Eraitsi SL antzezlana Eusebio Gurrutxaga plazan. Ikusmina piztu zuen, hainbat eta hainbat zumaiar izan baitziren bertaratu ziren herritarrak.

Konpainiak, antzezlanaren bitartez, espazio publikoari eta jolasari buruzko hausnarketa sortu nahi du ikuslegoarengan, eta edozeintzako moduko emanaldia da. 

(Argazkiak: Miriam Romatet)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide