Zumaiak bigarren eta bosgarren egin du gaurko estropadetan

Aritz Mutiozabal 2024ko uzt. 28a, 15:30

Telmo Deun Pasaiko estropadan. (Bermeo Arraun Argazkiak)

Emakumeek haien dinamika onari eutsi diote, baina ehuneko eskas batzuengatik ihes egin die Erandioko banderak. Astillerok irabazi du estropada.

KAE 1 eta ETE ligetako jardunaldia izan da igande honetan, gizonezkoek Gorlizen eta emakumezkoek Erandion, eta Zarautzek zein Zumaiak lan benetan dotorea egin dute. ETEri dagokionez, erlojupeko estropada izan dute, eta Zumaiak eskuetan izan du bandera; izan ere, ehuneko eskas batzuengatik erdietsi du Astillerok garaipena. Edonola ere, harro egoteko moduko proba osatu dute zumaiarrek.

Zarauzko Enbatak ere bere dinamikari eutsi dio, eta hirugarren tokiari eutsi dio gaurkoan; sailkapen orokorrean ere hirugarren postuan kontsolidatuta. Gaurkoan, hamabost segundoko aldea atera diete Astillerok eta Zumaiak, baina zarauztarrek atzetik duten Kaikuri bost segundo sartu dizkiote, beraz, hor goian egoteko eskifaia duela erakusten ari da.

  Elkartea Denbora  
SDR ASTILLERO ÉNERYT SERVICIOS 10:43,27  
Zumaia DELTECO 10:43,62  
ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 10:57,16  
KAIKU NORTEGAS 11:02,44  
SAN JUAN - CMO VALVES 11:05,54  
Ondarroa CIKAUTXO 11:19,41  
DEUSTO - BILBAO 11:19,58  
Hernani Mitxelena Mekanizatuak 11:29,17  

Erandion, berriz, bigarren txandan etorri da ezustea. Itsasoko Amak egundoko denbora egin du, 21:01:39koarekin, eta haientzat izan da bandera. Santurtziko traineruaren atzetik, 11 segundora helmugaratu da Zarautz bigarren txandan. Azken jardunaldietako arantza kendu dute gaurkoan Enbatako mutilek, irabazlearen saioan arraun egiteak mesede egin diolako: sailkapenean laugarren bukatu du, San Juan eta Lapurdiren atzetik.

Zumaiako Telmo Deun ontziak, aitzitik, ez du erakutsi atzo zuen bezainbesteko borrokarako grina, eta bosgarren amaitu du estropada. Hirugarren postuan amaitu du bere txandan, baina bigarren txandako denborak hobeak izanda, zenbait puntu galdu ditu sailkapen orokorrean.

Orioko bigarren taldeak beheraldi nabarmena izan du atzotik gaurrera. Zortzigarren postutik hamabigarren izatera igaro da gaur.  Azken postuan bukatu du gaurkoan, segundo asko galduta.

  Elkartea Denbora  
CR ITSASOKO AMA AE 21:01:39  
SAN JUAN - CMO VALVES 21:02:15  
LAPURDI ANTTON BILBAO 21:07:34  
ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 21:12:94  
ZUMAIA DELTECO 21:19:14  
ARKOTE OCCIDENT 21:19:51  
ORSA HONDARRIBIA 21:22:19  
CAMARGO 21:24:54  
PORTUGALETE 21:32:53  
10º SDR PEDREÑA 21:32:55  
11º DEUSTO - BILBAO 21:34:51  
12º CRO ORIO 22:00:04  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide