Piriniotako irteerarekin amaitu du ikasturtea Emakumeon Etxeak

Maria Maya Manterola 2024ko uzt. 29a, 10:30

Argazkia: Emakumeon Etxea.

Hilean behin egin dute mendiko irteera, eta ikasturtea behar bezala amaitzeko, piriniotan izan da lau egunez 50 emakumez osaturiko taldea.

Piriniotara egindako irteerarekin eman diote amaiera ikasturteari Emakumeon Etxean. Hilero-hilero mendi irteerak egin dituzte azken hilabeteotan, eta iaz egin bezala, aurtengoan ere irteera luzexeago bat antolatu dute uda sasoirako. Guztira, 50 emakumek parte hartu dute piriniotako irteera horretan.

Oporraldi garaian hainbat astez itxita egongo da etxea, eta irailean ekingo diote datorren ikasturteari, programazio berriarekin. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide