Urteurrena ospatuko du bihar Zumaiako EAJk. Urtero bezala, uztailaren 30ean, San Inazio Egun bezperan elkartuko dira alderdikideak urteurren honen bueltan.
Hasteko, Euskal Herriaren etorkizunari buruzko solasaldia eskainiko du Arantxa Tapiak. 19:15ean izango da saioa, Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroko (Hogarra) bigarren solairuan.
Haren amaieran, mokadutxoa emango zaie bertaratuko direnei Batzokian. San Inazio Eguneko meza nagusian, berriz, zendutako alderdikide eta kideak oroituko dituzte.