Bigarren bukatu du Zumaiak arraunlari beteranoen ligan

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 29a, 14:30

Zumaiako Beteranoak, pasa den larunbatean Getxon.

Getxon jokatu zuten pasa den larunbatean ZIPR ligako azken jardunaldia. Ospatzeko gutxi izan zuten zapatuan, Getxoko arraunlari bat hil zen eta behin estropada amaituta.

Bukatu dute dagoeneko ZIPR arraunlari beteranoen denboraldia. Pasa den larunbatean izan zuten ligako azken jardunaldia, Getxon. Zumaiak ez zuen egunik onena izan eta hamargarren postuan sailkatu zen. Denboraldian sarritan gertatu den bezala, Orioko Badok 13 izan zen onena Getxoko uretan.

Ez zuen inork, baina, ospatzeko arrazoi handirik izan, Getxoko arraunlari bat hil egin zen eta. 61 urteko gizona gaizki sentitu zen behin estropada amaituta, lehorrera bidean, eta zendu egin zen.

Ligan bigarren

Zumaiako Beteranoek bigarren postuan amaitu dute aurtengo arraun denboraldia. Bandera bat ere irabazi dute, non eta etxean. Azkenean, puntu bakarra izan da bigarren eta hirugarren sailkatuen artean. Zumaia izan da bigarren, 129 punturekin, eta Getxo hirugarren 128rekin. Badok 13 izan da ligako irabazlea, 166 punturekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide