Taldeka lehena izan da Itxas Gain Urolaren Igoera-Jaitsieran

Mireia Galarza Bastida | Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 29a, 17:00

Igande eguerdian jokatu zuten piraguismo proba hau Urolaren itsasadarrean.

Urola ibaiaren 48. Igoera-Jaitsiera jokatu zuten igande eguerdian Zumaian. Ohi bezala, piraguistak lehorretik atera ziren, Santiago hondartzatik, eta Urola errioa igotzeari ekin zioten. Trenzubi azpitik pasatzerik ez dagoenez, zubiaren aurretik eman behar izan zuten buelta herrira bueltatzeko. Guztira, zortzi kilometroko proba egin behar izan zuten piraguistek.

Taldeka, Itxas Gain elkarteak irabazi du aurtengo proba. 192 puntu lortu zituen Zumaiako kirol elkarteak. Bigarren izan zen Irungo Santiagotarrak, 180 punturekin, eta hirugarren Getxo Kayak, 92 punturekin.

Hemen ikus daitezke proban izandako sailkapenak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide