Amaitzear dira Euskal Jai Eguneko bazkarirako txartelak

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 30a, 15:30

Iazko bazkariko une bat.

Beheko Plazan egingo da herri bazkaria abuztuaren 9an, eta Turismo Bulegoan salgai jarritako txartelak agortzear direla adierazi du udalak. 

Abuztuaren 9an egingo da Euskal Jai Eguna Zumaian. Ohi bezala, azoka, bertso saioa edota sagardo dastatzea egingo dira egunean zehar. Horiez gain, herri bazkaria ere egingo da Beheko plazan. Menuan paella, postrea, sagardoa eta kafea izango dute bertaratzen direnek, hori guztia, Joxe Mendizabalek girotuta.

Bazkarirako txartelak salgai daude Zumaiako Turismo Bulegoan, 10 euroan; 6 euroan haurrentzako. Udalak jakitera eman duenez, txartelak dagoeneko amaitzen ari dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide