Zarauzko 'Los 40 Summer Live' kontzertua dela eta gaueko tren bereziak jarri dituzte

Juan Luis Romatet 2024ko uztailaren 31

Bihar egingo dute kontzertua Zarautzen.

Zumaia eta Donostia artean hamalau tren izango dira, zazpina noranzko bakoitzean.

Los 40 Summer Live kontzertua izango da bihar Zarautzen. 21:00etan hasita, Espainia mailako hamahiru artistarekin bete du irrati kateak bere bosgarren edizioko egitaraua. Kontzertu hau dela-eta, gaueko tren zerbitzu bereziak jarri ditu Euskotrenek.

Hala, hamalau tren izango dira gauez Zumaia eta Donostia artean, zazpina noranzko bakoitzean. Zumaiarantz, honako orduetan aterako dira trenak Zarauzko tren geltokitik: 00:29, 01:19, 02:09, 02:59, 04:19, 05:09 eta 06:20an.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide