San Pedro Abesbatza: 40 urteko laburpena emanaldi batean

Juan Luis Romatet

Abesbatzaren ibilbidea Barrutik infinitura emanaldiarekin laburbildu du San Pedro Abesbatzak Zumaiako 40. Musika Jaialdiaren barruan emandako saioan.

Azken lau hamarkadatan ez da izan abuztuaren 1ik San Pedro Abesbatzaren emanaldirik gabe. Zumaiako Musika Jaialdiren ibilbidea eta San Pedro Abesbatzarena batera joan dira urte hauetan guztietan.

Hala, jaialdiak 40 aldi betetzen dituen honetan, San Pedro Abesbatzak bere historia aberatsa emanaldi batean laburbildu du, Barrutik infinitura izeneko emanaldian. Bertan, urte hauetan guztietan esanguratsuak diren abestiak kantatu ditu Amaia Aldalurrek zuzentzen duen koroak.

Bideoa eta argazkiak: Miriam Romatet.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide