Urteurrenen kontzertua eman du Sapere Aude Sinfoniettak Musika Jaialdian

Juan Luis Romatet

Giacomo Pucciniren eta Gustav Holsten heriotzen urteurrena betetzen den honetan, bi musikari horien lanak jo zituen orkestrak Musika Jaialdiaren barruan. 

Azken urteotan, Sapere Aude Sinfoniettak kontzertuak eskaini ditu Zumaiako Musika Jaialdiaren barruan. Aurten ere hala izan da. 2024. urte honetan 40. aldia betetzen du herriko jaialdiak, eta orkestrak beste bi urteurrenen inguruan osatu du urte edizio honetako kontzertuko errepertorioa.

Izan ere, aurten 100 urte betetzen dira Giacomo Puccini konpositore italiarra hil zela. Gustav Holst hil zela, berriz, 90 urte. Hala, bi konposatzaile hauen lanekin osatutako programa jo zuen Jon Malaxetxebarriak zuzendutako orkestrak. Bideoan, Holsten The Planets konposizioko Urano, magoa pasartea entzun daiteke.

Bideoa: Miriam Romatet.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide