Bihar egingo dute euskal presoen aldeko hondartzetako mobilizazioa Orion

Aritz Mutiozabal 2024ko abu. 3a, 15:00

Presoen aldeko mobilizazioa Zarauzko hondartzan. (Mikel Eizagirre)

Etxeratek eta Sare Herritarrak antolatuta, Kosta ala kosta, etxera lelopean eramango dituzte aldarriak euskal sei hondartzetara.

Urtero bezala, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarriak hondartzetara eramango ditu Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak. Sare Herritarrarekin batera antolatu dute aurtengo ekintza, eta guztira euskal kostaldeko sei hondartzatan mobilizatuko dira..

Orion izango da mobilizazioetako bat, 12:00etan hasita, eta zarauztarrak hitzordu horretara batuko direla jakinarazi dute. Ordu berean egingo dituzte aldarriak gainontzeko bost herrietan ere, Kosta ala kosta, etxera lelopean: Gipuzkoan Donostian Ondarretan eta Mutrikun; eta Bizkaian, berriz, Bakion, Laidan eta Lekeition.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide