Parrokiko organoaren sekretuak erakutsi dituzte gaur eguerdian

Juan Luis Romatet

Organoa: haizearekin jolasten izeneko ekitaldia eskaini dute Iker Gonzalezek eta Mari Karmen Azpeitiak gaur eguerdian San Pedro Parrokian.

Musikaren alde didaktikoa landu dute gaur eguerdian Zumaiako 40. Musika Jaialdiaren barruan. Iker Gonzalez eta Mari Karmen Azpeitia organistek Organoa: haizearekin jolasten izeneko jarduera eskaini dute San Pedro Parrokian. Izan ere, ekitaldi honen bidez Zumaiako parrokian dagoen Stoltz etxeko organoa bisitatu dute, musika tresna horren nondik norakoak ezagutzeko aukera emanaz. 

Lehenbizi, parrokiko nabean, organoaren funtzionamenduaren inguruko hitzaldi labur bat izan dute bertaratu direnek. Ondoren, parrokiko korora igo dira instrumentuaren kontsola hobeto ezagutzeko asmoz.

Kontzertua bihar

Justo, parrokian izango da bihar Musika Jaialdiko hurrengo hitzordua. Haizea eta hitzak du izena saioak, 20:00etan izango da, eta protagonistak Lucia Gomez mezzosopranoa eta Gerardo Rifon organista izango dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide