Dotore igo dira zumaiarrak Gala Eguneko photocallera

Juan Luis Romatet

Gala Eguna ospatu zen atzo Zumaian eta azken urteotan egin bezala, photocalla egin zen iluntze partean Saregile plazan.

Gazte zein heldu, haur zein nerabe, zumaiar eta egun horretan herrira gerturatu ziren bisitari asko igo ziren Gala Eguna dela eta Saregile plazan egindako photocallera. Beste behin ere dotore jantzi ziren herritarrak Zumaiako udako kultur agendan leku finkoa duen egun honetarako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide