Goizean goiz abiatu dira portutik lehiaketan parte hartu dute ontziak. Batzuk ekialdera egin dute, besteek mendebaldera, arrantza egiteko leku onenaren bila. Eguerdiko 12:00tarako amaitu behar zuten lana, Zumaiako portura itzultzeko.
Pisatzea, ohi bezala, Kofradiako plazatxoan egin dute. Arrantzatutako pieza eta kiloen arabera erabaki dute aurtengo lehiaketa nork irabaziko zuen. Behin ikusita bi baldeka arrainekin porturatu direla, zalantza gutxi zegoen aurtengo aldiko irabazleak Felix Nolaskoain eta Jose Antonio Txiki Gorostola izango zirela, Egutera ontziarekin. 214 arrain harrapatu dituzte. Pisuan, 21.345 gramo eman dituzte.
Bigarren izan dira Julen eta Iker, Zurrunka ontziarekin. Pisuan 11.790 gramo eman dituzten 99 arrain hartu ditu bikoteak. Hirugarren Unai eta Axier izan dira, Eleuna ontziarekin. 10.116 gramo eman dituzte arrantzatutako 112 arrainek. Laugarren Xabier eta Olaia izan dira, Olaia ontzian. 73 arrain hartu dituzte, 7.202 gramorekin. Bosgarren Felix eta Olatz izan dira, Elkia ontzian. Bikoteak 76 arrain hartu ditu, 7.121 gramorekin.