Arrantzale txikiak arrain txikiak hartzen aritu dira Zumaian

Juan Luis Romatet 2024ko abuztuaren 5a

Anade elkarteak antolatutako Arrain txikien XLIV. lehiaketa jokatu zen igande goizean Urolaren itsasadarrean. Julio Beobide ibiltokian aritu ziren arrantzale gazteak kanaberekin amuak jaurtitzen.

Anade elkarteak urtero garai honetan antolatzen dituen bi arrantza lehiaketak jokatu zituzten atzo. Goizean goiz, Kabra eta Dontzeilen lehiaketan aritu ziren arrantzaleak atera ziren itsasora arrantza egitera. Geroxeago ekin zioten lanari Arrain txikien XLIV. lehiaketan aritu ziren arrantzale gazteak. 

Iaz gertatu bezala, eta Portuen Zuzendaritzak barran arrantza egiteko debekuak behartuta, Julio Beobide ibiltokian kokatu ziren arrantzale gazteak. Behin hartutako arrainak pisatu ondoren, berriro erriora itzuli zituzten.

Beste lehiaketan egin bezala, Kofradiako plazan egin zuten sari banaketa ekitaldia. Honela geratu ziren sailkapenak:

Infantil A kategorian
  • 1. Erik (Anade elkartea): 935 gramo.
  • 2. Zaobo Yang (Zurriola): 660 gramo.
  • 3. Akox Ramos (Zurriola): 612 gramo.
  • 4. Julen Arruti (Anade): 503 gramo.
  • 6. June Lopez (Izkiro): 343 gramo.
Infantil B kategorian
  • 1. Amets Aranburu (Zurriola): 1.624 gramo.
  • 2. Jon Hernandez (Anade): 998 gramo.
  • 3. Unai Bergara (Anade): 658 gramo.
  • 4. Gorka Intxaurrondo (Anade): 577 gramo.
  • 5. Ohian Gonzalez (Izkiro): 306 gramo.

Argazkiak: Anade elkartea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide