Final laurdenetako lehen jardunaldia jokatuko dute gaur Dinastia Etxabe txapelketan

Juan Luis Romatet 2024ko abuztuaren 5a

Pasa den asteko partida bateko une bat. (pilotarentxokoaweb.com)

Final laurdenetako lau jardunaldi izango dira jokoan fase honetan. Jubenil mailako pilotariak ere fase honetan sartuko dira lehian.

Pasa den astean hasi zuten Dinastia Etxabe pilota txapelketaren aurtengo aldia. Aurreko urteetan egin bezala, 23 urtez azpikoen aurrekanporaketekin hasi zuten txapelketa. Behin lau partida haiek jokatuta, erabakita geratu zen zer lau bikote pasako ziren final laurdenak jokatzera. Horiekin batera hasiko dira lanean jubenil mailako pilotariak ere.

Fase horretako lehen jardunaldia jokatuko dute gaur, 21:00etatik aurrera, Aitzuri frontoian. Hasteko, jubenil mailako partida jokatuko dute Egurrola-Calvo eta Ramirez-Figueroa bikoteek. Behin partida hori amaituta, 23 urtez azpiko pilotariak kantxaratuko dira. Aranbarri eta Bernaola, pasa den asteko aurrekanporaketetako lehen partida irabazi zuten Oskoz eta Balerdiren aurka neurtuko dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide