Tubilla del Lago (Burgos, Espainia) herriko Kotarr zirkuituan jokatu dute pasa den larunbatean Supermotard 85 kategoriako Espainiako txapelketako hirugarren lasterketa. Proba hau Gaztela eta Leongoko txapelketarako puntuagarria ere izan da.
Kronoekin hasi zuten larunbatean eguna, eta Julen Mateos ez zen fin aritu; zazpigarren postuan amaitu zuen proba kronometratua. Jarraian, eguneko lehenengo txandan irteera ona egin zuen, baina aurkariek aurrea hartu zioten, eta seigarren postuan amaitu zuen. Bigarren txandan ere irteera ona izan zuen Mateosek, eta proba bosgarren postuan amaitzea lortu zuen.
Bi txandetako postuak bateratuta, Gaztela eta Leongo Kotarr lasterketako irabazlea izan da zumaiar gaztea. Espainiako txapelketako sailkapenean, berriz, bosgarren postuan kokatu da Mateos.