Hondarrezko eskultura tailerra izango da bihar Santiagon

Maria Maya Manterola

Hondarrezko eskultura tailer baten artxiboko irudia.

Andoni Bastarrikak gidatuko du saioa. Abuztuaren 20an ere bigarren tailer bat eskainiko du, Santiagon bertan.

Urtero bezala, Andoni Bastarrikak haurrei zuzenduriko hareazko eskultura tailerra gidatuko du aurtengoan ere Zumaian. Bi saio izango dira abuztuan: bihar bata, asteartea, eta hilaren 20an bigarrena. Bietan ere, 11:00etatik 14:00ak bitarte, gerturatzen diren haurrei izurdeak, dortokak, marrazoak zein bestelako hareazko figurak egiten irakatsiko die Bastarrikak, harea, ura eta irudimen pixka bat erabilita. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide