Zuopak protesta deitu du ostiralerako, Euskal Jai egunerako

Maria Maya Manterola

Uztailaren hasieran anbulatorio aurrean egindako elkarretaratzea. (Maria Maya Manterola)

Osasungintza publikoa eta kalitatezko lehen arreta eskatzeko,  mobilizazio zaratatsua egingo dute Amaia plazan hasi eta Eusebio Gurrutxagaraino. 

Zumaiako bizilagunen osasuna bermatzeko eta herriko anbulatorioan bizi duten egoeraren aurrean konponbidea eskatzeko protestak egiten ari dira uda sasoian zenbait herritar, Zuopa plataformak deituta. Ostiral honetan, Euskal Jai egunez, anbulatorio parean egin ohi duten protesta kalera aterako dute.

Amaia plazatik abiatuko da mobilizazio zaratatsua 13:00etan, eta Eusebio Gurrutxagan amaituko da. Beste behin ere, kalitatezko lehen arreta eta osasungintza publikoa galdegingo dute dozenaka herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide