Guztia prest dago ostiralean Euskal Jai eguna ospatzeko. Zumaiako Udalak haurrei, gazteei nahiz helduei zuzenduriko egitarau zabala prestatu du, eta goizetik iluntzera arte izango dute herritarrek eta bisitariek festa giroaz gozatzeko aukera.
Goizean zehar, ohi bezala, artisauen azoka izango da Alde Zaharreko kaleetan. Eguerdi partean, Oihana Bartrak eta Eneko Lazkozek bertso saioa eskainiko dute balkoitik balkoira, eta gero, Eusebio Gurrutxaga plazan jarraituko du festak, herri bazkariarekin.
Bazkalostean izango du jarraipena festa egunak, Joxe Mendizabalen dantzaldiarekin, Jagoba eta Maddalenen emanaldiarekin eta sagardo dastaketarekin, besteak beste.
- 10:00-14:00. Alde Zaharrean azoka.
- Goizean zehar, musika kaleetan.
- 12:00. Udaletxean, balkoitik balkoirako bertso saioa: Oihana Bartra eta Eneko Lazkoz.
- 15:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, bazkaria.
- Bazkalondoren, Joxe Mendizabal.
- 18:00. Amaia plazan, Joxe Mendizabalekin haurrentzat dantzaldia.
- 18:00. Odietan, Erkibe kultur elkartearen eskutik, taloak.
- 18:30. Eusebio Gurrutxaga plazan, dantzaldia, Jagoba eta Maddalenekin,
eta Beti Jai Fanfarrea txarangaren kalejira. - 18:30-20:30. Oxford aretoan, photocalla doan Distira elkartearekin.
- 19:00. Sagardo dastaketa, Eusebio Gurrutxagan.
- 22:30. Amaia plazan, Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.