Andoni Bastarrikarekin hareazko eskulturak egiten ikasi dute haurrek

Maria Maya Manterola

10:00etatik aurrera, hondarrezko eskulturak egiten ikasteko tailerra eskaini du Andoni Bastarrikak Santiago hondartzan. Haur eta gaztetxo ugari izan dira han. Abuztuaren 26an bigarren saio bat eskainiko du azpeitiarrak.

Hondarrezko animaliak egiten ikasteko tailerra eman du gaur Bastarrikak Santiagon. Bakoitzak osatu nahi zuen eskulturaren irudia eskuetan hartu eta, hondarra erabilita, animalia ezberdinen itxura hartu dute eskulturek. 

Bigarren saio bat ere eskainiko du azpeitiarrak uda honetan. Abuztuaren 26an izango da, 10:00etatik 14:00ak bitarte, Santiagon bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide