Izen bereko balada ingeles bat oinarri bezala hartutako The three ravens ipuin musikatua entzuteko aukera izango da gaur arratsaldean Ubillos jauregiko kaperan. Zumaiako 40. Musika Jaialdiaren barruan antolatutako ekitaldia 19:00etan hasiko da.
Aipatu balada XVII. mende hasieran argitaratu zen kanta tradizional gisa eta hiru beleren, zaldun baten eta bere emaztearen eta haien txakur eta belatzen istorioa kontatzen du. Ikuskizunak Tudorren erregealdiaren azkenetara eramaten du entzulea, narrazioa eta itzal-antzerkiaren bitartez. Hala, elementu horien bidez, entzulea antzinako musikan murgiltzea eta balada bera ezagutzea ditu helburu.
Familiei zuzendutako irakurleta musikatu honetan interpreteak Amaya Blanco Rad (biolonea), Arrate Zubigaray Orbea (klabea eta proiektuaren zuzendaria) eta Ana Camilo Cobos (ahotsa eta narrazioa) dira.