Final laurdenen fasean mugilduta dago Dinastia Etxabe pilota txapelketa. Pasa den asteko aurrekanporaketen ondoren, astelehenean ekin zioten final laurdenei Aitzuri frontoian.
Gaur, 21:00etan hasita, fase horretako bigarren jardunaldia jokatuko dute Zumaiako frontoi luzean. Hasteko, gazte mailako partida jokatuko dute Olaizola-Leonet eta Murua-Iturrioz bikoteek. Ondoren, 23 urtez azpikoak kantxaratuko dira: Rekalde-Elorz bikoteak Iker Egiruren-Sotil bikotearen aurka jokatuko dute.