1. Landmvrks: Lost in a wave
Abesti hau entzuten dudan bakoitzean, Madrilen ikasten egon nintzen hilabete horietaz gogoratzen naiz. Lehen aldiz klaseko baten kotxean entzun nuen, bere kontzertu batera bidean. Abesti hau entzuten dudan bakoitzean Madrilez eta hor ezagutu nuen jendeaz gogoratzen naiz.
2. Led Zeppelin: Immigrant song
Kanta honek haurtzarora eramaten nau, batez ere nire aitaren kotxean egiten genituen bidaietara. Nire anaia eta ni aitaren musika entzunez hasi gara, hala nola, Tierra Santa, Kiss, Bon Jovi... Baina, horretaz gain, gogoan dut Shrek filmaren soundtracka askotan entzuten genuela ere. Abesti hau soundtrack haren parte da, eta gogoan dut aitari denbora guztian jartzeko eskatzen ibiltzen nintzela.
3. Europe: Cherokee
Kanta hau baxu elektrikoarekin jotzen ikasi nuen lehenengo abestia da. Abeste hau entzuten edo jotzen dudan bakoitzean oso harri sentitzen naiz neure buruaz, instrumentu honekin egin dudan aurrerapena ikusten dudalako. Baina, era berean, oraindik ikasteko asko dudala ikustarazten dit.
4. Metallica: Enter Sandman
Hau da talde honen entzun nuen lehen abestia, eta geroztik nire gogoenetakoa bihurtu da. Talde honek abesti asko egiten ditu esanai sakonekin, eta abesti hau ez da gutxiago. Abesti honetan haur-sehaskako abesti baten irudiak eta beldurraren eta amesgaiztoen gai ilunenak konbinatzen dira. Beldurraren kontzeptua eta buru subkontzientea aztertzen dira ere.
5. Motionless in White: Meltdown
Talde hau duela "gutxi" ezagutu dut eta dagoeneko nire talde gogokoenetakoa bihurtu da. Kiss, Queen, Bon Jovi... hasi nintzen entzuten txikitatik nire aitarekin, eta orain metalcore entzuten dut gehienbat. Abesti energikoa da, gutural dezente dauzka, baina, horretaz gain, zati melodiko batzuk ere baditu. Abesti hau entzuten dudanean asko pozen naiz eta primeran sentitzen naiz; dantzan hasteko gogoa ere sartzen zait.